XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Poliziak kamioia gerarazi Polizia ikustean, abiadura moteldu eta geratu egin zen Peter.
Leihatilara hurbildu zitzaion polizia.
- Zer? - galdetu zion Peterek. Zer gertatzen da?.
- Mutiko baten bila gabiltza, bere osaba hil duela uste dugu eta- erantzun zion poliziak.
- A, bai. Entzun dut hori gaur goizean irratian.
- Eta beharbada, Bristoletik irten eta auto-stop eginez mutikoa iparraldera joango dela pentsatzen dugu - jarraitu zuen poliziak.
- Arriskutsua al da? - galdetu zion Peterek.
- Oso arriskutsua. Osaba hil zuen aulki baten hankaz.
- Eta nolako itxura du? - berriro Peterek.
Bloka atera eta irakurri egin zion poliziak: - Stevens, 16 urte, gaztain koloreko ilea eta begiak, ez handia eta ez txikia, azkena ikusi zutenean jertse gorria eta bakero urdinak zeramatzan - burua altxatu eta galdetu zion Peteri: Ikusi al duzu?.
- Bai. Ehundaka gazte ikusi dut gaur goizean horrela jantzita.
Horietako edozein izan zitekeen.
- Ongi da - esan zion poliziak. Eskerrik asko zure laguntzagatik.
Ikusten baduzu, jakin eraziko diguzu, ezta?.
- Jakina!- erantzun zion Peterek, eta motorea piztu zuen.
- Agur!- oihu egin zion poliziak.
- Itxaron pixkat!- oihu egin zuen beste ahots batek.